XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nortzuk jarraitzen dute... Azti izateko bidean... noiz erabakiko da?

- Une honetan azken proba burutzen ari dituk Mieloxin, Xukebuxin, eta Jakobixin -Azti zaharrak bere jakinmina asetu zuen.

- Mesedez... eskatuko al diozu Xukebuxini... ni ikustera etortzeko?

Bestalde, bi gau dira Mieloxinek gezurrondo-hazi borobilak lurperatu zituela.

Zuhaitz bitxi haren bidez bere etsaien lorpen guztiak ezagutu ahalko zituen.

Eta orduan azken proba hura bereganatzeko jokabide egokiena asmatu ere bai.

Baina arraiopilak! Haziei ez zien urik bota eta, nola erneko ziren bada.

Abiada batean ur bila joan zen.

Itzuli eta lurra ureztatu zuenean, ordea, non lurrazaleratu zitzaizkion euli, har, kakalardo, liztor, marigorringo, eltxo eta mota guztietako xomorroak.

- Bai, halaxe duk, Xukebuxin zozopiku hori... hi haiz Mieloxinen etsai nabarmen eta nagusiena -zioen Anttuxinek bere laguna sinestarazi nahian edo- eta hiri dagokik nere kontu hau ezagutzea Xukebuxinek mesedea buruaz onartu zuen.

Oiloxin nire ondotik desagertu zenean, susmo txarra hartu nian... oraindik erabat indarberritu gabe zegoen eta gezur-haziak ezkutatu egin nizkian... gordeleku batean,... zahagia berriz... kukusagarrez bete nian...

Jarraian, gezur-hazien gordelekuaren berri eman zion.

Lasaitasunezko hasperen luze bat botata gelditu zen ohean etzanda.

Kanbuxinek bere esku utzi zuen eginkizuna bete zuen.